itzulpen-zerbitzuak eta hizkuntza-ikastaroak
ingelesa, alemana, euskara eta gaztelania
itzulpen orokorrak eta zinpeko itzulpenak
kalitatea eta banakako arreta

Ainara Barreña

Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da. Itzulpen-enpresatan itzulpenak egiten eta zentro pribatuetan hizkuntzak irakasten urtetan lan egin ondoren, 2014an proiektu berri bat abian jarri du itzulpen-zerbitzuak eta hizkuntza-ikastaroak eskaintzeko. Ingelesa, alemana, euskara eta gaztelania ditu lan-hizkuntzak. Itzultzeko zaletasun handia izateaz gain, ikasleekin ere konpromiso handia erakusten du, zeregin guztietan kalitatezko lana eskainiz eta banakako arreta ziurtatuz.

Nirekin hitz egin nahi baduzu: 943 577 469 - 619 690 301

Argibide gehiago nahi baduzu edota itzulpen-zerbitzuetako bat edo hizkuntza-ikastaroren bat behar baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.